EAk gaur esan du alderdi politikoen legez kanporatzeen aurrean "isilik ez" dela geratuko eta, hala, larunbat honetan elkarretaratzea egingo du Gernika-Lumon (Bizkaia). Foruen Plazan egingo dute ekimena, 11:30ean. "Demokraziaren eta askatasunaren aldeko ekitaldia izango da. Bakea eta normalizazioa politikoa lortzeko giza eskubideak guztiontzat izateko garrasi egingo dugu", adierazi du Onintza Lasa EAko zuzendaritzakideak.
Biharko greba orokor deialdia "egokia ez" dela deritzo EAk, "eta ez du inola ere arazoa konpontzeko balio". Biharko ekimena "pairatuko" duena euskal ekonomia izango da, haren iritziz.
EAk elkarretaratzea egingo du larunbatean Gernikan legez kanporatzeen kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu