EAk Espainiako Gobernuari dei egin dio ETArekin "presoez eta armez" hitz egiten hasteko

2012ko martxoaren 12a
10:47
Entzun

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak uste du Espainiako Gobernuak "presoez eta armez hitz egiteko" ETArekin "harremanetan hasi" beharko lukeela, "hilabete batzuen buruan oztopoei konponbidea aurkitu" ahal izateko.

Aieteko adierazpenari jarraitzeko dei egin dio Urizarrek Mariano Raxoi Espainiako presidenteari. Haren arabera, biktimen inguruan "asko geratzen da egiteke", "biktima guztien" aitortzaren inguruan, hain zuzen.

"PP Espainiako Gobernura heldu zenetik, gero eta nabarmenago uzten ari da Patxi Lopez", esan du Urizarrek. 



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.