El Mundo egunkariak Arnaldo Otegi eta Josep Lluis Carod-Roviraren arteko elkarrizketa batzuen berri ematen du gaur, EA eta Eusko Jaurlaritza tartean sartuz, CNIk egindako telefono entzuketa batzuen ondorioz jakin duela esanda. EA eta ERCko kideek espioitza horrengatik beren ardura azaldu dute.
EAko legebiltzarkide Rafa Larreinak, Carod-Rovira eta Arnaldo Otegirekin elkarrizketatu zela zehaztu du, beti ere M-11ko atentatuen ondorengo egoera aztertzeko ordea. EAk politikoei zelatan ibiltzeagatik kargu hartzeko erabakia hartuko du. Izan ere, Larreinak oso larritzat jo du, CNI Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak parlamentarien arteko elkarrizketak inongokontrol eta baimen judizialik gabe zelatatzen ibiltzea. EAko kideak gehitu duenez, egun M-11ko ikerketa batzordea Madrilen gertatutako atentatu haietan espainiarrak engainatu nahi izatearen intentzioa agerian uzteko bidean denez, Espainiako El Mundo egunkariak kaleratu duen honekin hiritarrak nahastu nahian dira. Era berean, katalanak biolentzia eta terrorismoan tartean sartu nahi dituztela salatu du Larreinak.
Bestalde, Esquerra Republicanako parlamentariak ere, haserre dira Espainiako El Mundo egunkariak kaleratu duen informazioagatik. PPk asmo txarrez egindako filtrazio bat dela adierazi dute. Joan Puig ERCko diputatuak azaldu duenez, Otegik eta Carodek martxoaren 13an hauteskundeetako aurreikuspenak hankaz gora jarri nahi izatearen ustea gehiegi uste izatea da. Halakoekin, Hollywoodek gidoilari bikainak izango lituzkeela esan da. ERCko bigarren diputatu batek, Agusti Cerdak, politikorik zelatatu ez dezaten erantzukizunak hartzekotan direla adierzi du.
espioitza
EAk eta ERCk CNIk egindako entzuketengatik kezka adierazi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu