Pello Urizar EAko idazkari nagusiaren ustez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroari pisu handiagoa eman izana "Euskal Herrian gertatzen ari den aldaketa politikoarekin" lotuta dago, "gobernuak egoera berrira egokitu egin nahi duelako. Ramon Jauregi Lehendakaritzako ministro izendatu izanak ere seguru horrekin zerikusia duela".
"Aldaketa politiko" hori, Urizarren iritziz, alderdi abertzaleak ari dira burutzen, eta uste du "aurki" PSE-EEn Jesus Egigurenen eta Odon Elorzaren tesiak nagusituko direla.
EAk "Euskal Herriko aldaketa politikoarekin" lotu du gobernu aldaketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu