EAk Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aldeko elkarretaratzea egingo du hilaren 31n, EAEko Auzitegi Nagusiaren atarian. Ibarretxek orduan deklaratu behar du Auzitegi Nagusian, iaz Batasuneko kideekin bilera bat egiteagatik.
Begoña Errazti EAko presidenteak herritarrei dei egin die elkarretaratzean izateko. "Ibarretxeren kontrako auzia euskal erakundeei egindako eraso larria da oso, politikariok hitz egitera eta konponbide politikoak bilatzera behartuta gaudelako", esan du Erraztik.
EAk Ibarretxeren alde elkarretaratzea egingo du hilaren 31n
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu