EAk "tamalez, errespetatu" egin du koalizioa ez osatzeko EAJren erabakia, eta "[Juan Jose] Ibarretxe [Eusko Jaurlaritzaren] lehendakariaren bide orria bultzatzeko aukera handia galdu" dela iritzi dio.
EAren arabera, "aukera ezin hobea" zuten Espainiako hauteskundeetan erabaki eskubidearen alde "gizartearen gehiengoaren babesa jasotzeko".
Aralarrek, berriz, adierazi du "saiatu" egingo dela EArekin eta EBrekin koalizioa osatzen. EBk esan du, koalizioa egitekotan, Aralarrekin baino ez duela egingo.
EAk "lehendakariaren bide orria bultzatzeko aukera handia galdu" dela dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu