Unai Ziarreta EAko presidenteak esan du Espainiako Kongresuan torturaren kontrako neurriak hartzeko eskatuko dutela, baldin eta Espainiako hauteskundeetan ordezkaririk lortzen badute -azkeneko legealdian diputatu bat izan du, Gipuzkoatik-.
EAren ustez, "nabarmen-nabarmena" da atxilotu batzuen kontra tortura erabiltzen dela eta, hori eragozteko asmoz, EAk polizia etxeetan bideo kamerak erabiltzeko proposamena egin du edo mediku forentseen jokabideko protokoloa aldatzeko.
EAk torturaren kontrako neurriak hartzeko eskatuko du Kongresuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu