EAk uste du koaliziotik bidali egin dutela Aralar, EAJ eta independenteek

2011ko otsailaren 12a
16:16
Entzun
Maiorga Ramirez Nafarroako EAko koordinatzaileak gaur adierazi du Aralar, EAJ eta independenteek bere alderdia Nafarroa Bai koaliziotik bidali egin dutela "azken akordioekin" -kasu, atzo erabaki zuten Uxue Barkos izatea Iruñeko alkategai-. Eragile haiek EAri "xantaia" egin nahi ziotela salatu du Ramirezek, honen alderdiak Nafarroan ezker abertzalearekin haustea exijituta, eta egoera "eskizofrenikoa" dela azpimarratu du, "orain Aralarrek ezker abertzaleari bidea elkarrekin egitea proposatu diolako".

"Uste dugu Aralar ez dela gauza gaurko une historiko honi sendo erantzuteko, eta bere beldurrek alderdikoi izatera eramaten dute", esan du Ramirezek.

Barkos ere kritikatu du. "Izan ere, hark esan zuen EAk ez bazuen proposatzen Iruñeko alkatetzarako, ez zela alkategai izango".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.