EAJ, EA, EB eta Aralarrek atera duten agirian ez dute zehaztu erabaki eskubidearen alde Europako auzitegietara joko duten, baina gaur Mikel Irujo EAko europarlamentario eta Komunikazio arduradunak esan du aurkeztuko dutela helegitea, "dudarik gabe". "Guk oso argi dugu eta ez dugu atzera egingo", adierazi du Iruñean.
Irujoren arabera, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren debekua, Giza Eskubideen 1950eko Europako Kartaren kontra doa herritarrek bizitza politikoan modu zuzenean parte hartzeko duten eskubidearen arloan.
Maiorga Ramirez EAko Nafarroako lehendakariarekin batera eman du prentsaurrekoa.
EAko europarlamentarioak dio aurkeztuko dutela Europan helegitea, "dudarik gabe"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu