Hispanitatearen eguna

EAren arabera, ez dago gaurko eguna ospatzeko arrazoirik

2004ko urriaren 12a
15:48
Entzun
EA alderdi abertzalea den heinean, gaurko eguna, Espainiako egun nazionala, ospatzeko arrazorik ez dutela adierazi du Onintza Lasa EAko Komunikazio idazkariak. "Ez daukagu ospatzeko ezer; are eta gutxiago gure nortasuna eta herri eskubideak ukatzen dizkigun Estatu baten ospakizuna izanik", adierazi du.

Halaber, hispanitatearen egunaren funtsa botere militarraren aldarrikapena izatea kritikatu du. "Estatuaren alderik gerrazaleena adierazten duten sinboloetan oinarritzen da ospakizuna: armadaren, gerraren eta militarren aldarrikapenean", esan du. Ildo horretatik, EA alderdi bakezale eta antimilitarista dela nabarmendu du, eta, beraz, beste baio batzuk bultzatuko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.