EAren iduriko, "arriskutsua" izan liteke EB-Aralarrekin hitzarmena egitea

2007ko maiatzaren 29a
15:55
Entzun
Eurek Gipuzkoarako dituzten erronken inguruan EBk zein Aralarrek kontrako jarrera agertu dutela azpimarratu du. Hala ere, aukera aztertzeko prest dago.

EAJk, EAk eta EB/Berdeak-Aralarrek bat eginez gero, gehiengo osoa lukete Gipuzkoako Foru Aldundian, eta Iñaki Galdos EAren ahaldun nagusigaiak "ondo" ikusiko luke akordio hori egitea, Euskadi Irratian esan duenez.

Hala ere, hiruko hori "arriskutsua" izan litekeela uste du, "EBk eta Aralarrek guk hurrengo urteetarako Gipuzkon ditugun erronken kontrako jarrera agertu dutelako". Hala-nola, Pasaiako portuaren, erraustegiaren eta AHTren inguruan izan dituzte desadostasunak. Koalizio hori saiatu aurretik "gogoeta sakona" egin behar da, EAko ordezkariaren ustez.

Miguel Buen PSE-EEren ahaldun nagusigaiak atzo esan zuen gustatuko litzaiokeela EArekin gobernatzea. Galdosek dio ezin dela aterik itxi. PSE-EErena izan da zerrendarik bozkatuena Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.