"Zentzugabekeria judizial bati irtenbidea emateko zeuden aukera txar guztien artean onentsuena" aukeratu du epaileak Oskar Matute Ezker Batuako (EB) legebiltzarkidearen hitzetan.
Matutek berretsi egin zuen prozesu hau "zentzugabekeria bat" dela. Bai "PSOek berak onartzen duen solaskide bat espetxeratzean" bizi den une politikoagatik" baita prozesua abiatzeko arrazoiengatik ere. Matuteren ustez, greba bat deitzen duenari delituak leporatzea ez da justifikagarria Zuzenbide Estatu batean.
EBko legebiltzarkideak Otegi espetxetik ateratzeko nahia agertu du eta espero du ateratzen denean "bere indar guztiak erabiltzea bazterketarik eta baldintzarik gabeko elkarrizketa prozesu baten babesle gisa".
EB-Berdeak: "Aukera txar guztien artean onentsuena izan da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu