Ezker Batuak gaur adierazi du Batasunak datorren larunbatean, hilak 21, egiteko asmoa zuen ekitaldia debekatzea oinarriko eskubideak urratzea dela. Debekuak, "oinarrizko eskubideak urratzen ditu, adierazpen askatasuna eta bilera eskubidea kasu", adierazi du Oskar Matute EB-Berdeak alderdiko legebiltzarkideak. Matuteren hitzetan, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakiak zaildu egiten ditu "Euskadiko bake prozesua eta normalizazio politikoa".
EB-Berdeetako legebiltzarkideak azaldu duenez, "estatuko esparru politiko, judizial eta mediatiko jakinetan irtenbidea ekar dezakeen elkarrizketaren bidean trabak jartzeko interesa dago". Matutek adierazi du, debekua, "demokraziaren aurkakoa" den Alderdian Legean oinarritzen dela. Horren harira, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari Alderdien Legea berehala ezeztatzeko deia luzatu dio, "egoera larri" honetatik atera ahal izateko.
Batasunaren ekitaldia
EB-Berdeak: "Debekuak adierazpen askatasuna eta bilera eskubidea urratzen ditu"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu