Mikel Arana EBko Presidentziako bozeramaileak kritikatu egin du EAJk eta PSOEk Espainiako aurrekontuei buruz lortu duten akordioa, "ikuspegi merkantilista horrekin kalte egiten diotelako Gernikako Estatutuaren irudiari, euren arteko mesedeen truke moduan erabili dutelako".
EBren ustez, "aukera ona galdu da" Espainiako Gobernuari Estatutua betetzeko "benetako konpromisoa" eskatu ahal izateko. 1979an onartu zuten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Estatutua, eta oraindik bete gabe dago -37 eskumen falta dira jasotzeko-.
EB: "Hitzarmen horrek kalte egiten dio Gernikako Estatutuari"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu