EB-IUko Pesidentziaren bozeremaile Juan Sanchez Vallejoren aburuz PSOEk "hankasartze handia" egin du HZren hautagaitzaren aurkako helegitea aurkeztean, era berean PSE-EEri erabaki honetatik modu "nabari" batean aldendu dadin eskatu dio.
Sanchez vallejorentzat PSOEk afera honetan mantendu duen jarrera "etsigarria" da eta "Euskadiko politikan PPrengandik aldentzeko egon zitekeen edozein itxaropen bertan behera uzten du". Vallejok HZak hauteskudeetara agertzeko duen "eskubidea" defendatu du eta askatasun hau ukatzea "jarrera antidemokratikoa" delaazpimarratu du.
EB-IU: PSOEk "hankasartze handia" egin du HZren aurkako helegitea aurkezten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu