EB-IU

EB-IUk bere proposamen federalista defendatu eta erreferenduma bultzatu du

2004ko irailaren 24a
17:54
Entzun
EB-IUko bozeramaile Oskar Matutek Atxikimendu Libreko Federalismoa defendatu du. Oraingo markoaren erreformaren bi proposamen bakarrik daudela gogoratu du: lehendakariarena eta honi erantzunez EBk egindakoa. "Marko berri batera heldu behar gara eta horretarako aurrez egindako proposamenak azaldu behar” direla esan du. EBk Autodeterminazio eskubidea, erreferendumak eta kontsultak betidanik defendatu dituela gogorarazi zuen Matutek "borondate demokratikoa behar den tokian lekutzeko, hau da, herriaren eskuetan".

Galdeketek ez dutela beti zatiketa ekartzen, demokrazian sakondu besterik ez dute egiten azpimarratu du. Gainera, bere ustez "erreferendum bat ezin da inoiz mehatxu bat bezala hartu".

Agindutako jarrera aldaketa ez dela "inola ere nabaritzen" aitortu du PSE-EEri zuzendu zaionean. Estatutuaz ezin duela hitz egin aurpegiratu die PSE-EEri, “transferentzia batzuk eman, besteak negoziatu eta beste batzuk emango ez” dituela gogoratuz. Horrela, PSE-EEren baitan proekturik ba ote den eta ea hau “Chavesena, Ibarrarena, edota besteren batena” ote den galdetu dio PSE-EEri.

Azkenik, Sestaoko Naval ontziolei erreferentzia egin die EBko bozeramaileak eta “negoziaketa marko bat irekitzea” oso ondo dagoela adierazi du, baina ea “zergatik ez ote zen lehenago ireki” galdetu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.