EBk boto txuria emango du inbestidura saioan

2009ko martxoaren 30a
19:21
Entzun
Ezker Batuak (EB) ez du Juan Jose Ibarretxe EAJko lehendakarigaiaren alde egingo Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzeko inbestidura saioan -azkeneko bi legealdietan harekin egon da gobernuan-, ezta Patxi Lopez PSE-EEko hautagaiaren alde ere, gaur Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusi eta legebiltzarkideak esan duenez. Boto txuria emango du EBk.

Gaur jaso du parlamentari akta Aranak eta, hala, 75 legebiltzarkideren artetik Leire Corrales (EAJ) baizik ez da falta kreditatzeko. D3Mk ez du legebiltzarkiderik izango, Espainiako Justiziak baliogabe utzi zuelako martxoaren 1eko hauteskundeetarako -bere botoak kontuak hartuko balira, zazpi aulki legozkioke-.

"Programa sendoa eta ezkerrekoa aurkeztuko lukeenari emango genioke botoa, baina ez dugu halako akordiorik lortu Ibarretxerekin eta Lopezekin", adierazi du Aranak, Gasteizen. "Oposizio kritikoa baina arduratsua egingo dugu. Eskubiko fronte konstituzionalistarik egon ez dadin saiatuko gara".

Haren iritziz, PSE-EEk eta PPk akordioa egingo dutela-eta, Lopezek "pentsamendu bakarraren, frontearen eta inposaketaren alde" egin du, "hauteskundeen aurretik zeharkakotasunaren alde egin zuen arren".

EBk ez du nahi "eztabaida identitariorik" datorren legealdian. "Jendearen eguneroko arazoez hitz egin behar da. Lopezek ez badu ezkerreko politika egiten, ez gaitu berekin izango".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.