EBk neurri gehigarriak eskatu dizkio Espainiari 2011rako

2010eko ekainaren 15a
16:49
Entzun
Espainiako eta Portugaleko zor maila etengabe handituz joan daitekeelako gastuen murrizketa gehigarriak egitea beharrezkotzat jo du Europako Batasunak, eta beraz, duela hilabete Espainiak hartutako murrizketa erabakiak betetzeko neurri gehiago hartu beharko ditu.Europako Batzordeak hala erabaki du Espainiak aurkeztutako plana aztertu ostean.

"Iragarritako neurriak esanguratsuak diren arren, neurri gehigarriak hartu beharko dira, batez ere 2011n", EBk onartutako testuan esaten denez. Olli Rehn Europako Ekonomia komisarioak azaldu du datorren urterako egin beharko den aurrezpen gehigarriak %1,75ekoa izan beharko duela, urtea %6ko defizitarekin amaitzeko. Elena Salgado Espainiako presidenteordeak joan den astean esan zuen, %6ko defizitera iristeko neurri gehiago hartu behar izanez gero, hartuko dituztela, eta iragarri zuen murrizketek 2012an eta 3013an jarraituko zutela. Hala ere, esan zuen, 2011 arte orain hartutako neurriekin nahikoa izango zela. Europak ez du hori erabaki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.