EBk "oinarrizko akordioa" lortzeko eskatu du

2007ko urriaren 4a
13:19
Entzun
Javier Madrazo EBren koordinatzaile nagusiak -Eusko Jaurlaritzaren sailburua ere bada- Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzaren lehendakariarekin "oinarrizko akordioa" lortzeko eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteari. Ibarretxek ekainera bitartean akordioa lortu nahi du Espainiako Gobernuarekin indarkeriaren bazterketaz eta erabaki eskubieaz, lehengo ostiralean Eusko Legebiltzarrean iragarri zuenez, eta Zapaterok eta biek bilera egingo dite urriaren 16an Madrilen, Moncloan.

"Bakera eta normalizazio politikora bidea egiteko oinarrizko akordioak lortu behar dituztela iruditzen zaigu", esan du Madrazok gaur. Hain zuzen, EBren presidentziak asteartean Jaurlaritzaren proposamena babestuz txosten politikoa onartu zuen, eta gaur eman du horren berri jendaurrean.

Ibarretxeren proposamenak "bide demokratikoak eta politikoak baino ez" dituela erabiltzen azpimarratu du EBk txostenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.