EBrentzako botoa eskatu du Ezkerra Bizi-Bizi babes plataformak

2009ko otsailaren 24a
13:10
Entzun
Datorren igandeko bozei begira, EB Ezker Batuarentzako botoa eskatu du gaur Ezkerra Bizi-Bizi babes plataformak. Alderdi guziei, gainera, euskal herritarrei eragiten dieten gaien inguruko "kontsentsua" eskatu diote plataformako kideek Bilbon eginiko agerraldian. Gai horiek lana, osasuna eta pentsioak dira, besteak beste.

Ezkerreko 50 bat lagunek EBri botoa emateko arrazoiak biltzen dituen dekalogoa irakurri dute gaur. Tartean, Ustelkeriaren kontrako fiskal berezi ohi Carlos Jimenez Villarejo, Antonio Alvarez Solis idazlea, EHUko irakasle Periko Ibarra eta Pilar Garrido, Tamara Gonzalez aktorea eta beste hainbat lagun izan dira.

Jimenez Villarejoren esanetan, EB da "80 urtetako kapitalismoaren krisirik larrienetik herritarrak defendatzeko aukerarik onena". "EB bermea da enplegu egonkorra eta eskubideduna defendatzeko, pertsona guztientzat, horretarako egokiak diren politikak indarrean jarrita".

Garridok nabarmendu duenez, EBri emango dio berak botoa, "etxebizitza babestua, alokairu soziala eta administrazioaren esku-sartzea defendatuko dituelako merkatu librearen aurrean".

Txus Arana kontsultorearen iritziz, Javier Madrazo buru duen alderdia da "bizitza eskubidearekiko eta bakearekiko konpromiso erradikala duena".

EHUko Zientzia Politikoko irakalse Periko Ibarrak esan du EBk herritarren parte-hartzearekin konpromiso irmoak dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.