EB Europako Batasunako Euskal Herriko konponbide prozesuari ez diola behar besteko babesik eman adierazi du gaur Karmelo Landa Batasuneko mahaikideak Bruselan. Hori dela eta, "ahalegina biderkatzeko" eskatu dio Landak EBri, "prozesua amai ez dadin".
Batasuneko buruzagiak salatu du Espainiak borondaterik izan ez duelako zapuztu dela prozesua, eta EBri egotzi dio Espainiaren interesen alde aritzea "Euskal Herriarenak edo EB berarenak aintzat hartu gabe".
Landarekin batera Gorka Elejabarrieta Batasunaren Europako ordezkariak parte hartu du agerraldian, eta Euskal Herrian gertatu diren eskubide urratze eta murrizteen kontra ezer egitea leporatu dio EBri. "Azken hauteskundeak oinarrizko eskubideen urratze argia izan dira, eta EB isilik eta pasibo geratu da".
EHAK-k "negoziazioa" eskatu du
EHAKren ustez, ETAren erabakia "albiste txarra" da, "Espainiako Gobernuak iragarri den errepresio areagotzea bezala", eta "elkarrizketa eta negoziazioa" eskatu ditu "konponbiderako irtenbide bakar gisa". Bide horretan, Eusko Legebiltzarrean ekimenak aurkeztuko ditu.
Julian Martinez eta Nekane Erauskinek eman dute EHAKren izenean gaur prentsaurrekoa Gasteizen, eta, esan dutenez, "badirudi epe motzera garai gogorrak datozela". Alderdiek "porrot" egin dutela adierazi dute, "baina ez da gure asmoa errudunak zein izan diren esatea".
EBri prozesua behar beste ez babestea leporatu dio Batasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu