Produktu berritua eskainiko du bihartik aurrera BERRIAk, eta itxura baino askoz gehiago izango da aldatuko dena. Larunbateko alearekin Bizigiro gehigarria dakar BERRIAk; bizi estiloa eta aisialdia izango ditu hizpide, eta, besteak beste, Juan Mari Arzak sukaldariari eginiko elkarrizketa eta izango da irakurgai.
Horrez gain, immigrazioari buruzko erreportaje zabala landu du Gizartea sailak. Sestaoko alkatearen adierazpenak abiapuntu hartuta, erakundeek etorkinen inguruko auzia jorratzeko era landu, eta iraganean izandako beste auzi batzuk errepasatuko ditu biharko aleak.