Egibar: "Ezker abertzaleak isiltasun adierazgarria du"

2009ko martxoaren 9a
19:00
Entzun
Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidenteak nabarmendu duenez, "ezker abertzaleak isiltasun adierazgarria" du Eusko Jaurlaritza berriari buruz, ez duelako balizko aldaketaren "aurka hitz egin", eta bake prozesuarekin lotu du hark hori. "Euskal sozialisten artean baten bat eskenatoki berri bat diseinatzen ariko da, bake eredu edo bideak jorratzeko".

Egibarren ustez, PSE-EEk eta PPk bat egingo dute Jaurlaritza lortzeko. "Batere zalantzarik ez daukat", esan du Radio Euskadin.

Haren arabera, sozialistek biharko ekingo diete euren bilerei, "eta 24 orduren buruan [Patxi Lopez lehendakari izateko] nahikoa babes bermatuta dutela jakinaraziko dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.