EAJ haserre dago EArekin jeltzaleek Alkatetza batzuk ez lortzeagatik, eta Joseba Egibar EAJren Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) presidenteak "leialtasun eza" leporatu dio. Hark esan du EArekiko zuten konfiantza “galdu” egin dutela, EAk ez duelako zerrendarik bozkatuena errespetatu alkatea hautatzean, eta bi alderdiek akordio hori egina zutela. “Erasotzat” hartu du Egibarrek gertatu dena.
Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundira begira EArekin akordioak lortzea espero duela adierazi du GBBren buruak.
Egibarrek "ezker abertzalea" kritikatu du, "EAJrekiko daukan gorrotoak asko motibatzen duelako, presio teknika denak erabiliz". Bide batez, EAE-ANVren jarrera salatu du, "gehiengoa zuen tokietan errespetua eskatzen zuelako, baina gero EArekin bat egin du Azpeitian eta Zumaian EAJ baztertzeko, EAJ izan denean zerrendarik bozkatuena". Haren ustez, herri horietan EAk eta EB-Aralarrek "ezin" izan dituzte euren zinegotziak "kontrolatu".
Egibarrek EArekin Gipuzkoako Foru Aldundira begira akordiora heltzea espero du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu