POLITIKA OROKARRARI BURUZKO SAIOA EUSKO LEGEBILTZARREAN

Egibarrek unionistak direla esan die Lopezi eta San Gili

2006ko irailaren 22a
19:08
Entzun
"Ez duzue Estatu mentalidadea askatzen, azkenean unionistak zarete Euskal Herrian", esan die Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak PSOEko Patxi Lopez eta PPk Maria San Gili. Egibarren ustez, PSEko eta PPk buruek ez diote oposizio egokia egiten Gasteizki Gobernuari.

"Egiozue gobernuari beste oposizio bat", esan die Egibarrek. "Estatu eredua alderatzen duzue autonomia erkidegotxo honek dituen eskumen mugatu guztiekin eta eskumen mugatu horiekin azterketa bat egiten diozue aldiro aldiro", azpimarratu du.

Jose Luis Rodriguez Zapatero, Espainiako Gobernuko presidenteari ere zuzendu zaio Egibar eta euskal herritarren erabakia errespetatzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.