Egiptoko armadak barkamena eskatu du Facebooken
Bart gauean hainbat istilu izan ziren Kairoko Tahrir enparantzan, manifestarien eta soldaduen artean. "Polizia militarraren eta Iraultzaren Seme-alaben arteko nahigabeko tentsioen ondorio" izan direla esan du Egiptoko armadaren kontseilu gorenak, eta gertatutakoagatik Facebooken barkamena eskatu du. Barkamena, gure sinesgarritasunak hori eskatzen uzten digu du izena armadak sinatu duen testuak eta aurrerantzean horrelakorik gehiago ez gertatzeko neurriak hartuko dituela aurreratu dute. Armadaren bertsioaren arabera, militarrek airera egin zuten tiro atzo Tahrir enparantzan bildutakoak sakabanatzeko. Jendea iraultzaren ospatzeko bildu zen, hori hasi eta hilabete batera, armadaren arabera etxeratzeko agindua urratzen ari zela jakinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu