Egiptotik ateratzeko debekua berretsi diote Hosni Mubaraki

2011ko martxoaren 8a
12:12
Entzun
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiak ezingo du Egiptotik atera. Debekua otsailaren 28an ezarri zion Abdel Maguid Mahmud fiskalak eta gaur Apelazio Epaitegiak berretsi egin du gaur. Gainera, bere ondasun guztiak blokatu dituzte. Debekuak bere senideei ere eragiten die: emaztea, Alaa eta Gamal semeak, horien emazteak eta seme-alabei. Mubaraken abokatuak erabakia atzeratzea eskatu zuen atzo, baina eskaera ez du epaileak aintzat hartu. Une honetan, Mubarak Sharm el Sheij hirian dago, Sinai penintsulan. Hainbat abokatuk uko egin diote Mubarak defenditzeari, eta azkenean Samir Sheshtuaik onartu du presidente ohiaren defentsa eramatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.