Egitaraua

2008ko apirilaren 12a
13:04
Entzun
GAUR

09:30-11:00:Aurkezpena.

11:15-13:15:Lehen ardatza: Emakumeok herrian eta munduan: parte-hartze soziopolitikoaren eta estrategia feministen inguruko ponentziak aurkeztu eta eztabaidatuko dira, taldeka.

13:15-14:30:Ponentzien eztabaidak eta tailerrak izango dira aldi berean. Gaiak, berriz, askotarikoak: emakumea eta elikadura, prekarietatea, zaintza lanak, nazio gatazka, eskubide sozialak...

15:45-19:00:Bigarren ardatza: Emakumeok indarkeria sexistari aurre eginez: Bazkalostean, indarkeria sexistaren inguruko lau ponentziak aurkeztuko dira. Atsedenaldi baten ostean, eztabaida taldeak banatuko dira. Aldi berean, tailerretan parte hartzeko aukera izango da, besteak beste, autodefentsakoan.

20:00:Manifestazioa: Bilboko Plaza Zirkularretik martxa abiatuko da.

22:00:Jaia: Kukutza gaztetxean.

BIHAR

09:30-10:45:Hirugarren ardatza: Emakumeok, gure identitateak eta gure gorputz intsumituak: Prostituzioaren inguruan bi ponentzia aurkeztu eta eztabaidatuko dira.

10:45-11:50:Hirugarren eztabaida multzo nagusiaren barruan, emakume lesbianen ikusgarritasunaren eta parte- hartzearen, gorputzaren nahiz ziberfeminismoaren inguruko ponentziak aurkeztu dira, ondoren eztabaidatzeko.

09:30-11:50:Goiz osoan hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango da: txinatar bolak egitekoa, hezkidetza gidarena, hilerokoari buruzkoa, Euskal Herriko blogosfera feminista sortzekoa...

12:15-14:00:Jardunaldien ondorioak plazaratuko dira, eta amaitutzat emango dituzte IV. Topaketa Feministak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.