Odon Elorza Donostiako alkateak (PSE) AHTren inguruan egindako iragarpenari sinesgarritasuna ukatu dio Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak. AHTk Donostian geltokia izango duela ziurtatu du Elorzak, Espainiako Sustapen Ministerioak hitzeman diola, baina egitasmo hori ez dela "teknikoki egingarria" erantzun dio Txabarrik.
Donostiako lurpean, etxebizitza eraikinen azpian, abiadura handiko trenik ezin dela igaro adierazi du Gipuzkoako diputatu nagusiak, eta zein "jolas" darabilen galdetu dio Donostiako alkateari.
Egitasmo hori ez dela egingarria erantzun dio Txabarrik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu