"Gatazka eta bere ondorioak gainditzea" da lehentasun politiko eta soziala gaur egun, EH Bilduren irudiko, eta egoerarekin kezkatuta, bilera erronda abiatuko du eragile politiko eta sozialekin.
Atxiloketen balorazioa egiteko emandako prentsaurrekoan esan du Madrilek "bizkarra eman" diola konponbiderako aukerari, eta horretan Frantziak "berarekin bat egitea" lortu duela. "Inboluziora" kondenatu nahi izatea egotzi dio Espainiako Gobernuari.
EAJren jarrerak ere "harritu" dituela diote koalizioko kideek. Madrilen estrategiaren "bermea" izateari uzteko eskatu diote alderdi jeltzaleari, eta "Aieteko bideari berriz ere heltzea" galdegin.