Egoi Irisarri presoaren amonaren hiletan kargatu egin du Espainiako Poliziak

2011ko otsailaren 24a
18:09
Entzun
Atzo Iruñean Egoi Irisarri euskal presoaren amonaren hiletan Espainiako Poliziak kargatu egin zuela dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Donibane auzoko elizan izan zen elizkizuna, eta han zen Irisarri, poliziek espetxetik eramanda. Bukaeran oldartu zen Polizia, AAMren arabera.

"Kanpoan 50 polizia inguru gelditu ziren, eta barrura sei sartu ziren aurpegia estalita eta armak soinean zituztela. Egoi elizan sartu zenean, barruan zeuden lagunek txalo eta oihu artean hartu zuten. Meza amaitzean aitarekin, amarekin eta arrebarekin egoteko aukera izan zuen une batez. Ondoren elizatik atera zuten, eta poliziek euren borrekin presoa agurtzen ari ziren herritar ugari jo zituen", esan du AAMk gaur.

Irisarri iazko urrian atxilotu zuen Poliziak, gazte independentisten aurkako operazio batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.