Gaurkoa egun seinalatua da Hego Euskal Herriko historiaren egutegian. Gaurko egunez, 1889. urtean, Foruak indargabetu zituen Espainiako Erreinuak. Ia ehun urte geroago, 1979an, EAJk eta Espainiako Gobernuak (UCD) Gernikako Estatutua adostu zuten, eta urriaren 25ean Estutuari buruzko erreferendumean botoa emateko aukera izan zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleek, erabateko adostasunik gabe onartu ere bai -botoa eman zuten herritarren %58,85k alde egin zuten eta %41,1k abstentzioa hautatu zuten-.
19 urte geroago, 1998ko urriaren 25ean, iritsi zen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzara Juan Jose Ibarretxe. Hamar urte igaro dira harrezkeroztik -gaurko egunez herri kontsulta egingo zela hitzeman zuen- eta, Gernikako Estatutuaren bozketan gertatu bezala, banaturik agertuko dira gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleak, Lege Organikoaren 29. urteurrena betetzen den egunean.
Egun seinalatua da gaurkoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu