Atzoko bozketa egunaren ondoren, alderdi gehienetako zuzendaritzek batzarrak egingo dituzte gaur emaitzak aztertzeko. EAJko buruzagitza, adibidez, 12:00etan bilduko da Bilbon, Sabin Etxean. 16:30etan batzartuko direla iragarri dute, berriz, PSE-EEko eta Aralarreko zuzendaritzek. Ordu erdi beranduago hasiko dira emaitzen azterketa egiten EAko buruzagiak, eta 19:30etan EBkoak.
EAE-ANVk ez du gaur balorazioa egiteko batzarra egiteko asmorik, baina prentsaurrekoa eman behar dute goizean. Halaber, Batasunak prentsaurrekoa iragarri du arratsaldeko lauetarako.
Egunean zehar alderdietako zuzendaritzek bilerak egingo dituzte emaitzak aztertzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu