MIDAS-en jardunaldiak

'Egunkaria' eta 'Berria', biak MIDASeko kide

2004ko ekainaren 5a
12:09
Entzun
'Egunkaria' MIDAS Eremu Urriko Hizkuntzetako Egunkarien Europako Elkarteko kide zen iazko otsailean Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz itxi zutenean. Zarratuta egon arren, MIDASeko bazkide izaten jarraitzen du, hain zuzen ere, erakunde horretako batzar nagusiak hala erabaki baitzuen atzoko bilkuran. 'Egunkaria'-ren errugabetasuna zein Iñaki Uriarena aldarrikatu nahi dituzte horrela.

Bestalde, 'Berria' egunkaria MIDASeko kide izatea onartu zuen atzo erakunde horretako batzar nagusiak. Beraz, aurrerantzean, bi dira MIDASeko kide diren euskra hutsezko egunkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.