Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan kultur eta gizarte arloetan egiten duten lanagatik ezagun diren hirurogei lagun inguruk sostengua adierazi diete Egunkaria-ko auzipetuei, eta, halaber, auzi horren bidegabekeria salatu dute.
Besteak beste, haien artean dira Jean Haritxelhar euskaltzailnburu ohia, Piarres Xarritton eta Jean Louis Davant euskaltzainak; Daniel Landart, Itxaro Borda, Luzien Etxezaharreta eta Mattin Hirigoien idazleak; Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Iñaki Etxeleku Txomin Hegi eta Pantzo Hirigarai antzerkilariak; Zigor eta Gonzalo Etxebarria artista plastikoaketa Sustrai Colina bertsolaria.
Musikariak ere hainbat dira, besteak beste: Jean Mixel Bedaxagar, Andde Duhalde, Peio Ospital, Eñaut Larralde, Maite Idirin eta Robert Larrandaburu Pipas.
Hezkuntza arlotik, Seaskako sortzaileetakoa izan zen Argitxu Nobliaren, Seaskako egungo zuzendari Hur Gorostiagaren zein erakunde bereko lehendakari Paxkal Indoren babesa jaso dute Egunkaria-ko auzipetuek. Ramuntxo Camblong Garapen Kontseiluko lehendakari ohia, Noel Elorga enpresaburua, Juje Etxebarne eta Eneko Gorri gizarte arloko eragileak ere babesa agertu dutenen artean dira.
Zenbait komunikabidek ere bat egin dute salaketarekin: BERRIAren Lapurdiko ordezkaritzak, Herria-k, Kanaldudek, Euskal Irratiek, Info7-k, Le Journal de Pays Basque kazetak, Pays Basque.info-k, Kazeta.info-k, eta Gara-ren Iparraldeko ordezkaritzak.
Kultur eta gizarte arloko ikerketa lanen egileak ere ez dira falta, hala nola, Anuntxi Arana antropologoa, Battitta Coyos hizkuntzalaria eta Eusko Ikaskuntzako Jean Mixel Larrasket.
Horietako hainbatek Egunkaria Libre! lelopean bihar arratsaldeko seietan Baionako Herriko Etxearen aitzinean egingo den elkarretaratzean izango direla agertu dute, eta halaber, herritarrei dei egiten diete ekitaldi horretan parte hartzeko.
ZERRENDA
Jean Mixel Bedaxagar, musikaria
Jean Louis Davant, euskaltzaina eta idazlea
Erramun Baxok, soziolinguista
Filipe Aldako, musikaria
Jean Bordaxar, musikaria
Zigor, eskultorea
Jakes Bortairu, AEK-ko arduraduna
Itxaro Borda, idazlea
Robert Larrandaburu Pipas, kantaria
Luzien Etxezaharreta, kazetaria eta idazlea
Mixel Oronos, idazlea
Jean Haritxelhar, euskaltzainburu ohia
Piarres Xarriton, idazlea eta euskaltzaina
Daniel Landart, idazlea
Mattin Hirigoien, idazlea
Ortzi Oihartzabal, musikaria
Hur Gorostiaga, Seaskako zuzendaria
Paxkal Indo, musikaria eta Seaskako lehendakaria
Anuntxi Arana, antropologoa
Emilio Lopez Adan, idazlea
Andde Duhalde, musikaria
Peio Ospital, musikaria
Argitxu Noblia, Seaskaren sortzaileetakoa
Xipri Arbelbide, idazlea
Maite Davant, musikaria
Inaki Etxeleku, antzerkilaria
Noel Elorga, enpresaburua
Filgi Claverie, kultur arduraduna
Ramuntxo Camblong, Garapen Kontseiluko presidente ohia
Ximun Carrere, Kanaldudeko arduraduna
Juje Etxebarne, gizarte arloko eragilea
Gonzalo Etxebarria, margolaria
Mikel Etxebarria, Radiokulturako ardurauna
Guillermo Etxebarria, Beñat Etxepare Lizeoko zuzendaria
Txomin Hegi, antzerkilaria
Eneko Gorri, gizarte arloko eragilea
Xabier Harluxet, Robles Arangiz Fundazioko kidea
Hartzea Lopez, Gatuzain argitaletxeko arduraduna
Peio Duhalde, Elkarren ardurauna Iparraldean
Maite Idirin, kantaria
Maixan Merkapide, kultur eragilea
Junes Haragile Casenave, pastoral idazlea
Pantzo Hirigarai, antzerkilaria
Guillaume Hirigoien, kazetari eta kultur eragilea
Ximun Fuchs, antzerkilaria
Manex Fuchs, antzerkilaria
Mixel Etxeberri, hezkuntzako eragilea
Benat Elizondo, musikaria
Mikel Erramuspe, kultur eragilea
Battitta Coyos, hizkuntzalaria
Enaut Larralde, kantaria
Sustrai Colina, bertsolaria
Jean Mixel Larrasket, Eusko Ikaskuntzako kidea
Laida Muxika, Kontseiluko ordezkaria
Ladis Lanouguerre Arrosagarai, Seaskako Integrazio Batzordeko arduraduna
Battita Lartzabal, gizarte arloko eragilea
Jean Marc Landarretxe, kultur eragilea
Komunikabideak
Euskal Irratiak
Pays Basque.info
Kazeta.info
Berria-ren Iparraldeko ordezkaritza
Gara-ren Iparraldeko ordezkaritza
Kanaldude
Herria
Info7
'Egunkaria'-ko auzipetuek sostengu zabala jaso dute Ipar Euskal Herrian (ikusi zerrenda)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu