'Egunkaria'-ren aurka egiteko baliatu du Dignidad y Justiciako buruak Donostiako sari emate ekitaldia

2010eko urtarrilaren 23a
18:25
Entzun
Gregorio Ordoñez Fundazioak Dignidad y Justicia elkartea saritu du gaur Donostiako Kursaalean egin den ekitaldian, "terrorismoaren defentsan egindako lan etengabe eta nekaezinagatik". Diginidad y Justicia da Egunkaria auzia-ren bultzatzaile nagusietako bat, hain zuzen ere, auzibidea bizirik iraunarazi duten bi herri akusazioetako bat.

Daniel Portero presidenteak hartu du Gregorio Ordoñez Fundazioaren saria, eta, besteak beste, Egunnkaria-ren aurka egiteko baliatu du. Auziarekin aurrera indarrez segituko dutela adierazi du Porterok eta kazeta hura "ETAk sortutakoa" zela berretsi du. Era berean, "kalte handia" egin zuela iritzi dio eta orain kalte bera egiten dutela "beste errotatiba batzuen izenean" plazatzen diren beste egunkari batzuk. PSOEri eta PPri auzi horren inguruan epel jokatzea egotzi die.

Jose Maria Aznar Espainiako presidente eta buruzagi ohia eta Jaime Mayor Oreja Espainiako Barne ministro izandakoa egon dira, besteak beste, ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.