Abuztuak 29 (astelehena). Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak Otegiri buruzko behin betiko erabakia eman du, eta hautagaitzak emango ditu. Otegiri aurkezteko debekua ezarri dionez, Iriarte pasako litzateke zerrendaburu izatera Gipuzkoan, EH Bilduk iragarria baitu ez duela beste pertsona bat proposatuko.
Administrazioarekiko Auzietako Epaitegia
Abuztuak 30 eta 31 (asteartea eta asteazkena). Zerrenden aurka helegiteak aurkeztu ahal izango dituzte administrazioarekiko auzietako epaitegietan. Otegiren abokatu Iñigo Iruinek aurkez lezake helegitea.
Irailak 1 eta 2 (osteguna eta ostirala). Balizko helegiteei buruz erabaki beharko du Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegiak.
Auzitegi Konstituzionala
Irailak 3 eta 4 (larunbata eta igandea). Ebazpenaren aurka helegitea jartzeko aukera izango dute aldeek Espainiako Auzitegi Konstituzionalean.
Irailak 5, 6 eta 7 (astelehena, asteartea eta asteazkena). Behin betiko epaia eman beharko luke Auzitegi Konstituzionalak.
Irailak 9 (ostirala). Hauteskunde kanpaina hasiko da.
Irailak 25 (igandea). EAEko hauteskundeak.