EH Bilduren arabera, "une historikoa" ari da bizitzen Katalunia. Eta atzoko eguna, "Espainiako estatua desegiten" ari denaren beste adibide bat dela uste du: "Espainiako estatua ez da gai herri oso batek hartutako erabakia errespetatzeko". Hori dela-eta, aldebikotasunaren eta akordioaren bidea "helmugara" heldu dela adierazi du koalizioak.
Egoera politiko horretan, EH Bilduk uste du Nafarroako Parlamentuak eta Eusko Legebiltzarrak erabaki egin behar dutela "mendekotasun eskemako beste pieza bat" edota "gizarte honen gehiengoak demokratikoki adierazitako borondatea praktikan jartzeko bitatekoak" izango diren.
Koalizioaren arabera, Katalunian egin bezala, Euskal Herrian ere "akordioak" bilatu behar dira, eta "prozesu eratzaile" hori azkartzeko konpromisoa hartu duela azpimarratu du.
Kataluniak zabaldu duen egoera politikoari buruz aritzeko, osoko bilkura monografiko bat egiteko proposamena aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean.