EH Bilduk hauteskunde batzordeari eskatu dio bertako kide Iñaki Agirreazkuenaga Zuzenbide katedraduna errekusatzeko. BERRIAk argitaratutako elkarrizketan irregulartasunak egin ditu katedradunak, koalizioaren ustez. EH Bilduk dio elkarrizketatuak batzordeko bozeramaile gisa hitz egin duela eta Otegiren hautagaitzaren gainean "hartu beharreko erabakiaren berri" aurreratu duela. Era berean, EH Bilduk dio adierazpen horiek egin dituela inplikatutako aldeei dagozkien alegazioak egiteko epea itxi aurretik. Hori dela-eta eskatu du Agirreazkuenaga batzordearen erabakietatik kanpo uzteko.
EH Bilduk Agirreazkuenaga alboratzeko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu