EH Bilduk bat egin du Syrizarekin

2012ko ekainaren 15a
18:43
Entzun

EH Bilduk babesa erakutsi dio Syriza ezkerreko koalizioari igandeko Legebiltzarreko hauteskundeen harira. "Syrizak erreskatearen akordioa zalantzan jarri eta nazioarteko finantza botereek bahituta duten burujabetza nazionala greziarrei itzuli nahi dielako", azaldu du EH Bilduk.

Alderdiaren esanetan, Grezian austeritate neurririk "zorrotzenak" eta "murrizketa sozial sistemikoak" ezarri dira azkeneko bi urteetan, baina emaitzek "erabakien porrota" erakusten dute. 

 

Syrizak eta ezkerreko indarrek burujabetza nazionalaren aldeko apustua egiten dutela gogoratu du euskal alderdiak; "Elkartasun internazionalistagatik azaltzen diegu gure babesa Syrizari eta Greziako herritarrei". 

Era berean, EH Bilduk salatu du Syrizak hauteskundeak irabaz ditzakeela ikusita Europako Batasunak eta finantza-botereak ahaleginak egin dituzte greziarren erabakian eragiteko, "eta ez dute zalantzarik izan txantaiak eta diskurtso alarmistak egiteko". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.