EH Bilduk ekainaren 21eko ekimenetan parte hartzeko deia egin du

2015eko ekainaren 11
16:24
Entzun

EH Bilduk dei zuzena egiten die euskal herritar guztiei, "demokrata sentitzen diren herritar guzti-guztiei", ekainaren 21ean Gure Esku Dagok deitutako ekimenetan parte hartzera. "Euskal Herria erabakitzeko eskubidearen aldeko hautestontzi erraldoia bihurtzeko deia egiten diegu herritar guztiei".

EH Bilduren ustez, ekainaren 21a "aukera paregabea" izango da "mundu zabalari erakusteko herri bat garela eta gure etorkizuna erabaki nahi dugula". Eskubide hori praktikara eramateko "auzolanean" jardun behar dela uste du koalizio abertzaleak. "Horrela bakarrik lortuko dugu gure helburua erdiestea".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.