EH Bilduren lege proposamen bat ez dute tramitera onartu, euskara hutsean zegoelako

2016ko maiatzaren 24a
17:56
Entzun

EH Bilduk hezkuntzako hizkuntza ereduen inguruan Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako lege proposamena ez du tramiterako onartu Legebiltzarreko Mahaiak, euskara hutsean dagoelako. PSE-EE eta PPk tramitera onartzearen kontra egin dute, eta EAJ abstenitu egin da. "PPren eta PSEren euskararekiko begirunerik ezak ez gaitu harritu, baina oso larria da EAJk ere euskararen eta euskaldunon aurkako eraso horri babesa eman izana", salatu du koalizioak.

Estitxu Breñas EH Bilduko legebiltzarkideak salatu du "larria eta losagarria" dela gertatutakoa eta gogora ekarri du, joan den astean gaztelera hutsez zegoen lege bat onartu zutela. EH Bilduk, kexu formala jarriko du. Juanjo Agirrezabalak eta Xabier Isasik hala esan dute: "Erregelamenduak aitortzen digun eskubide hori teorikoa baino ez da, praktikan EAJ, PP eta PSErentzat euskara bigarren mailako hizkuntza da oraindik Legebiltzarrean”.

Lege proposamenarekin egungo eredua baztertu nahi du koalizioak; apustua egin du derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan euskararen eta gaztelaniaren erabateko ezagutza bermatuko duen murgiltze ereduaren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.