EHAK eta EAE-ANV ilegalizazio eskaeren aurka egin du gaur ere ELA sindikatuak, Bilbon, Justizia Epaitegiaren aurrean. Ehunka lagunek parte hartu dute elkarretaratzean.
Espainiako Alderdien Legearen kontra azaldu da berriro ELA, eta hura indargabetzeko eskatu du. "Legez kanpo utzitako erakundeen eta haien kideen babes gabezia salatu nahi dugu, baita prozesu horien arbitrariotasuna ere. Eskubideak dituzten milaka pertsonen adierazpen politikoa bertan behera uztea onartezina da demokrazian".
Erabaki horiek guztiek "argiro" erakutsi dute "Espainiako Estatuak ezin diola euskal gatazkari heldu, bide politikoetatik, behintzat; eta, beraz, gero eta sinestuago gaude Estatuak nekez eskain dezakeela irtenbide demokratikorik".
ELAren iritziz, "aldaketa politikoaren alde" dauden euskal indarrek "borroka-moduak eta jokabide politikoak berraztertu" beharko lituzkete.
EHAK eta EAE-ANV ilegalizazio eskaeren kontra azaldu da gaur ere ELA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu