EHAK-k ez du argitu zer bozkatuko duen

2008ko maiatzaren 29a
14:05
Entzun
Galdeketerako lege proposamena onartzeko edo ez EHAKren botoak erabakigarriak izango dira ekainaren 27ko osoko bilkuran, baina gaur haren legebiltzarkideek ez dute argitu zer bozkatuko duten. "Beti bezala, arduraz jokatuko dugu, Euskal Herriaren eskubide nazional denen alde eginez", adierazi du Eusko Legebiltzarrean Nekane Erauskin bozeramaileak. Eusko Jaurlaritzak galdeketa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin nahi du.

Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak hurrengo asteetan emango dituen "pausoak" aztertuko ditu EHAK-k.

Jaurlaritzako lehendakariak azkeneko hilabeteetan egindako urratsak ez ditu gustuko izan EHAK-k, Erauskinek jakinarazi duenez, "eragile politiko, sozial eta sindikalei atea itxi dielako, baina ez Espainiako Gobernuari. Orain, berriz, 'hartu edo utzi' bezala egiten du".

EAJri "interes alderdikoiak" izatea leporatu diote, eta hauteskundeak dituztela buruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.