EHAK legez kanpo uzteko "aztarnak" agertzen ari direla esan du Pastorrek

2007ko abenduaren 22a
16:18
Entzun
EAE-ANV eta EHAK legez kanpo uzteko aukerazmintzatu da Jose Antonio Pastor PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea Radio Euskadiko solasaldian. EHAK legez kanpo uzteko "aztarna batzuk" agertzen hasi direla nabarmendu du Garzon epaileak atzo plazaratutako autoaren harira; hala ere, horren inguruko erabakia Fiskaltzak hartu behar duela zehaztu du.

Atzo, Marije Fullaondo Batasuneko buruzagia espetxeratzeko aginduan hura EAE-ANVrekin eta EHAKrekin lotu zuen zeharka Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak: Fullaondok EHAKtik nomina jasotzen duela eta EAE-ANVrekin bilerak izaten dituela nabarmendu du.

Erauskinen ustez, Garzonen argudioak ez du zentzurik

Hain zuzen ere, beren alderdia legez kanpo uzteko argudio horri heltzeak ez duela zentzurik esan du solasaldi berean Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkideak. Fullaondoren nomina enpresa batekoa balitz enpresa hori legez kanpo utziko luketen galdetu du Erauskinek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.