Nekane Eruaskin EHAKren legebiltzarkideak gaur kritikatu egin du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, legez kanporatze prozesuen inguruan daukan "isiltasunagatik", eta hori "oso larria" dela deritzo Erauskinek. Hari bilera eskatu dio EHAK-k, baina oraindik ez du erantzunik jaso. "Bagenekien ez zuela ezer egingo, eta ez dago ezer egiteko prest".
EHAK-k Eusko Legebiltzarreko beste alderdiekin batzartu da, PPrekin izan ezik, eta EAJ, EA, EB eta Aralar legez kanporatzeen kontra azaldu direla adierazi du Erauskinek. Hala ere, EAJ kritikatu egin du, legez kanporatzeen kasuan PSOEri "laguntzen" ari delakoan.
EHAKren ustez, "oso larria da Ibarretxeren isiltasuna"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu