EHAK eta EAE-ANVrena ez ezik, bi alderdi horiek instituzioetan dituzten taldeen jarduna eteteko ere eskatu du Estatuko abokatuak Goreneko auzi saioan. Hau da, Eusko Legebiltzarreko EAB taldearena eta ANVren udal taldeena; halaber, talde horien izenean dauden diru kontuen bahimendua galdegin du.
Gaur hasi dituzte Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Salan EHAK eta ANV legez kanpo uzteko prozedurako auzi saioak. Goizean EHAKri buruzkoa egin da, alderdi horretako ordezkariak, Estatuko abokatua eta Fiskaltza han zirela. Arratsaldean, berriz, ANVren ingurukoa. Arratsaldeko saio horretara ez dira joan ANVko ordezkariak; dagoeneko Auzitegi Nazionaleko epaile Garzonek jardueren etetea erabaki duela eta Goreneko auzi saiora joatea alferrikakoa litzatekeela iritzi diote.
EHAKrena eta ANVrena ez ezik, legebiltzarreko eta udaleko taldeena ere eteteko eskatu du Estatuko abokatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu