EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak Arantxa Urkaregiren irakasle ibilbidea goraipatu du gaur Leioan (Bizkaia), eta haren atxiloketarekiko kezka adierazi du. Urkaregi, ezker abertzaleko kidea izateaz gain, EHUko irakaslea da duela urte askotik hona, eta, besteak beste, STEE-EILAS irakaskuntzako sindikatuko kidea izan da.
Urkaregi EHUko bere lanera "lehenbailehen" itzultzeko desioa adierazi du errektoreak, eta haren ibilbidea "eredugarria" dela nabarmendu du. "Hala ardura akademikoetan nola hainbat kudeaketa organotan, hamabost urtetan baino gehiagotan, ibilbide eredugarria izan du".
"Ekinbide ugari garatu ditu, eta egon diren errektore taldeekiko kritika eraikitzailea egin izan du, baina beti ere instituzio honi (EHU) leialtasun osoa erakutsita". Urkaregik, besteak beste EHUko Gobernu Kontseiluan eta Unibertsitate Klaustroan parte hartu duela gogora ekarri du Goirizelaiak.
Atxiloketa dela-eta "kezkatua" agertu da errektorea.
EHU-ko errektoreak Urkaregiren irakasle ibilbidea goraipatu, eta haren atxiloketarekiko kezka adierazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu