EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Sailak Martinez Lizarduikoa aske uzteko eskatu du

2004ko apirilaren 1a
17:42
Entzun
Honakoa da EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Sailak plazaratu duen agiria:

"Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko Kontseiluak, gaur goizeko 10:30etan egindako bileran, honako erabaki hau hartu du Alfontso Martinez Lizarduikoa irakasle doktorearen polizi-atxiloketa dela eta:

1. Iritzi publikoaren eta unibertsitate komunitatearen aurrean Alfontso Martinez Lizarduikoa irakasle doktorearen polizi-atxiloketa salatzen dugu.

2. Atxiloketa egiteko modua ere salatzen dugu, Espainiako ustezko poliziek "bahituta" eraman baitute, deliturik larriena egiten ari den gaizkilerik okerrena balitz bezala.

3. Alfontso Martinez Lizarduikoa irakasle doktorea berehala aske uzteko eta sail honetan duen irakaskuntz lanetara itzultzeko eskatzen dugu.

4. Espainian poliziak atxilotutakoak «noizbehinka baino maizago» torturatzen direnez, jakinarazten dugu Alfontso Martinez Lizarduikoa irakasle doktorea torturatzen badute, sailak horren kontrako neurriak hartu eta sustatuko dituela. Halaber, tortura praktikatzea ahalbidetzen dituzten lege berezi guztiak bertan behera uzteko eta atxilotuekiko poliziak duen jokabidea kontrolatzeko giza eskubideen aldeko erakundeek proposatutako neurriak indarrean jartzeko eskatzen dugu.

5. Alfontso Martinez Lizarduikoa irakasle doktoreari eta bere familiari gure babes handiena eskaintzen diogu eta bereziki nabarmendu nahi dugu Alfontsok euskararen alde, euskarazko unibertsitate irakaskuntzaren alde eta, oro har, euskal kulturaren alde egindako lana.

6. Filosofia eta hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoari eskatzen diogu fakultate ez-ohiko batzarra berehala biltzeko eskatzen diogu, Alfontso Martinez Lizarduikoa irakasle doktorearen atxiloketa gai bakartzat duela.

7. Filosofia eta hezkuntza Zientzien Fakultateko ate nagusiaren aurrean elkarretaratzea deitzen dugu gaur eguerdiko 12etan, honakoak eskatuz: "Alfontso askatu!", "Alfontso klasera!", "Torturarik ez!"

LOGIKA ETA ZIENTZIAREN FILOSOFIA SAILA (UPV-EHU)

Donostian, 2004ko apirilaren 1ean"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.