Ehunka lagun atera dira kalera Jaurlaritzak deitutako elkarretaratzeetara

2007ko urtarrilaren 5a
14:49
Entzun
Miren Azkaratek Lakuako elkarretaratzean hartu du parte, eta han esan duenez "badirudi ETAk ez duela ezer ulertu, arazoen aurrean, oztopoen aurrean, heriotzak mahai gainean jartzea besterik ez dakiela. Horren lekuko dugu, besteak beste Altsasun gertatu dena".

Carlos Alonso Palateren heriotza salatzeko deitu ditu elkarretaratzeak Eusko Jaurlaritzak, atzo bezala, instituzioen eta lantegien aurrean. EUDELek ere bat egin du elkarretaratzeekin.

Hildakoen senideei elkartasuna agertzea eta atentatua gaitzestea zuten xede elkarretaratzeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.